Info
90. hamarkada amaieran Zigor DZ eta Iñaki Daddy Jeff ezagutu nituenean, magia berezia sortu zen gure artean. Hernaniko Euskal Herrian Euskarazek antolatu zuen emanaldia Tilosetan eta bertan aritu ziren Zigor eta Arri. Energi berezia zegoen airean eta energi positibo horrek eraman gintuen, hurrengo urteetan elkarrekin gauza asko egitera.
/DaddyDZ-Tilos-lehenkontzertua.jpg)
Zigor eta Arri ezagutu nituen emanaldia. EHE eta Jon Iraolari eskerrak.
Molotoff Irratiko txosnan, Zigor DZ eta Daddy Jeffekin emanaldia antolatu genuen eta bertan Raul Black Jiko reggae abeslari euskal-kubatarrak ere parte hartu zuen. Maila teknikoan, inoiz ikusi dudan emanaldi desastrosoena izan zen hura (gurea errua). Zigor DZ plato bakarrarekin eta baseak kasetean pletina zahar batekin jarri behar izan zituen, eta Daddy Jeff eta Black Jikok mikro (prehistoriko) bakarrarekin aritu ziren. Amplifikazioa eta bafleak ere hala modukoak ziren eta soinu kaxkarra eta akopleak etengabe. Arazo teknikoen gainetik, oso berezia izan zen emanaldia eta gauzak egiteko gogoa eta borondatea dagoenean gauzak aurrera atera daitezkenaren adibide garbia izan zen.
Zoritxarrez ez degu emanaldi horren irudirik.
Hortik aurrera, musika jartzera deitzen ninduten bakoitzean Zigor eta Arri gonbidatzen nituen. Lehenengo emanaldiak teknikoki desastre hutsa ziren. Guk ez genuen ekipo egokirik eta deitzen ziguten taberna, gaztetxe eta zulo ilunetan ere (maitsunez diogu :-) teknikoki oso atzeratuta zeuden. Horren adibide izan zen
Debako Dalton tabernan egin genuen saioa.
/Deba-Daltontaberna02.jpg)
Daddy Jeff, kultur etxean hitzaldiak emateko burdinezko basea zuen mikrofono pisutsuari ezin eutsi :-)
Tabernako soinu ekipoari konektatu behar izan genizkion gure nahasketa mahai eta erreproduktore prekarioak eta mikrofonorik ez genuenez eta antolatzaileek ere ez zutenez ezer prestatu, emaladia hasi aurretik herrian zehar aritu ginen mikrofono baten bila. Azkenean, kultur etxeko konferentzi aretotik mikrofono bat utzi ziguten, burdinezko base zaharra zuena, dutxako mangera antzeko batekin eta golf pilota metakliko baten antza zuen mikroa gainean zuena. Ikusi beharra zegoen Daddy Jeff gaixoa izugarrizko pisua zuen mikro zahar horrekin eskutan. Bi eskuekin hartu beharra zuen. Imajinatu soinua...
/Deba-Daltontaberna04.jpg)
/Deba-Daltontaberna03.jpg)
Tabernako pareta batean gaiera Iñaki Old Schoolek (oraindik ez zuen izen hori erabiltzen), Dalton anaien graffitia margotzen aritu zen. Hori bai kolokoia hartu genuena, eta ez horrenbeste garagardoiengatik spraiaren gasengatik baino...
/Deba-Daltontaberna05.jpg)
Iñaki Old Skoolen grafittia...
Tira, antzeko ehundaka pasarte bizi izan ditugu harrez gerotik. Denborarekin esperientzia eta eskarmentu nahikoarekin, gure ekipo propioak lortu eta gauzak beste era batera egiten ikasi genuen, esperientziaren etorbidetik ;-)
Jon Molte Mc eta Iñigo Wanka gehitu ziren ekimenera, eta Fermin Mugurazen bitartez, Esan Ozenkik emandako aukerari esker, bizitza hartu zuen Selektah Kolektiboak.
HORTIK AURRERA BIZIPEN ETA ESPERIENTZIA UGARI, BAINA GUZTI HORIEN BERRI EMATEA EZ DAGOKIT SOILIK NERI.
Noizko Selektah Kolektiboaren web orrialde ofiziala?
:-)
/2.DISKOA%20PROMO%20ARGAZKIAK/asel3h.jpg)
Zigor DZ, Wanka, Molte Mc eta Daddy Jeff. Bigarren diskorako promo argazkia. Egilea: Galder.
Zenbat emanaldi eta saio eder. Buruhauste eta plazer...
Denetan onena, dena den, ibilbide horretan zehar ezagutu ditugun lagunak izan dira, zalantzarik gabe. Zenbat jende jator dagoen toki guztietan. Eskerrak eman nahi dizkiet guztiei, bihotz bihotzez.
Eta Selektahko gainerako kideei ere esan izugarri maite ditudala eta nire bizitzaren urte zoriontsuenen parte izan direla. Familia betirako (nahiz eta azken urteotan abandonatu xamar ditudan, barka nazatela).
ESKER BEREZIAK EMAN NAHI DIZKIEGU FERMIN MUGURUZA ETA ESAN OZENKI ETA METAK DISKETXEETAKO LAGUN GUZTIEI (Zulu, Jitu, Leire, etab).
Eskerrak ere, Selektah-ren garai batean, kontzertuak antolatzen laguntzen zuen Igehikako jendeari (Iñigo eta gainontzekoak).
------
2005
SELEKTAH KOLEKTIBOAREN IBILBIDE AMAIERAREN
PRENTSA OHARRA
1999. urtean, rap eta orohar, musika beltzaren zaletu amorratuak garen Zigor Dz, Molte Mc, Daddy Jeff, Wanka eta Aritz Sound System-ek Selektah Kolektiboa sortzen dugu. Hasieratik, kolektibo izaera ematen diogu egitasmo berri honi, Kolektiboko partaide bakoitzak, bere aldetik, independenteki eta askatasun osoz gauzak egiteko aukera izan dezan eta era berean, hasieratik, Kolektiboko partaide izan ez arren baina gure helburuekin bat egiten duen orori, ateak zabalik utziaz.
Helburuak
Euskal Herrian oraindik ezezaguna den musika beltza zabaldu eta ezagutarazi eta Euskal Herrian, konpromiso politiko batetik, musika beltza euskaraz egin daitekeela erakutsi.
Bitartekoak
1- Diskoak eta kontzertuak
Bi disko:
Euskal Hip-Hop (Esan Ozenki)
Esperientzien etorbidetik (Metak)
eta diskoen kantuekin ehunka kontzertu eman ditugu (eskerrak antolatzaile eta ikus entzuleei)
2- Festa eta sound systemak.
Euskal Herrian musika erakusteko eta musikarekin gozatzeko moduak zabaldu nahian, jamaikar sound systemak oinarri hartuta, hainbat festa egin ditugu.
3- Bestelakoak (irrati saio, idatzi, e.a.)
2005
Kantu berriak prestatuta, eta Metak diskoetxearen babes guztiarekin, diskoa grabatzen hasten gara. Bizitzaren gora beherak medio, guk nahi dugun emaitza lortzeko baldintzarik gabe, oraingoz diskoa ez kaleratzea erabakitzen dugu.
Selektah Kolektiboko partaideok, Selektah bezala edo bakoitza bere aldetik (orain arte egin bezala), musika beltzaren bidean jarraituko dugula argi dugu eta denborak esango du, disko berria aterako dugun ala ez. Gogo faltagatik ez da izango behintzat.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Metak diskoetxeko lagunei eta urte guzti hauetan, nola edo ala, babesa eta maitasuna eman diguten guztioi. Azkenik, publikoki barkamenak eskatu nahi ditugu, diskoaren iragarpenak sortuko zituen eragozpenengatik.
Musika beltzaren itzala zabaltzen jarraitzen dugu!
Riddim Selektah!
----
EUSKAL HIP-HOP -ak HOGEI URTE (Eta gehiago)
2020 urtean Selektah Kolektiboak lehenengo rap diskoa euskeraz kaleratu zuenetik 20 urte pasa ondoren, data hori oroitzeko hainbat artikulu eta irati saio berezi egin ziren.
Horietako batzuk hemen jasotzen saiatuko gera.
Horien artean, Selektah-ko sortzaile eta abeslari zen Daddy Jeff-ek Naiz irratirako egiten duen Revolutionary Grooves izeneko saio berezia dago. Euskal raparen hogei urteko ibilbiedeari erreferentzia eginez, Selektah Kolektiboaren urte haiek dakartza gogora.
Saioa entzuteko HEMEN
Ederra saioa Daddy! Jarraitu horrela :-)